XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea: euskararen ozono geruza zaintzeko taldea

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) 1988an sortu zen Euskal Herrian Euskaraz erakundearen ekimenez.

Gaur egun Gipuzkoako Bizkaiko eta Nafarroako 20 udalerrik osatzen dute Mankomunitatea.

Euren xedeak oso zehatzak dira: herri horietan euskaraz bizitzeko bitartekoak jartzea eta helburu hori denbora laburrean betetzea.

UEMAko arduradunen esanetan, helburu horiek betetzeko hartutako erabakia ez zen inolaz ere ideia orijinala izan, ezta odol beroz eta pentsatu gabe egindakoa ere.

Aitzitik, erabaki hori hartu baino hainbat urte lehenago (1982an), Eusko Jaurlaritzak emandako 10/82 Euskararen Legearen 8.3 artikuluan euskara hutsez iharduteko aukera jasotzen zen.

Artikulu honen beharra justifikatzerakoan, HAEEk antolatutako Euskara eta Administrazioari buruzko I. Ihardunaldietan, horrela zioen Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordeko buru zen Alberto Ansolak:

... la existencia de este artículo no debe interpretarse como discriminación, sino al contrario, como una norma de deferencia de los hablantes de la lengua dominante para que el euskera pueda resurgir y llegar a ser una lengua equivalente al castellano.

Udal hauen eginkizuna, hortaz, Euskararen legearen 8.3 artikuluaren izpiritua jaso eta Udal Arautegiaren araberako forma juridikoa emanez, praktikara eramateko erabaki sendoa hartzea izan da.

Erabaki horretan, bestalde, oso garbi adierazten diren bi ardatz azpimarra daitezke:

a) Euskarak herritar guztien elementu integratzailea izan behar du, eta hala izaten saiatuko da udala.

b) Udal-administrazioak bost urteko epea aurrikusten du helburu hori lortzeko.

Euskara integraziorako tresna

Adierazgarri eta erabat garrantzitsuak dira aurreko puntu horiek, bertan azaltzen baitira prozesuaren bi ezaugarriak: integratzailea eta epekatua izan beharra.

Mankomunitatearen egitarauan hori guztia horrela jasotzen da:

Herri hauetan ez da bertako inor baztertua geldituko; alderantziz, euskara tresna ezin hobea izango da hurbiltzen den edonor bertan integra dadin.

Erabaki honek ez du inolaz ere esan nahi bapatean den-dena irauliko denik; epe batzuk ezartzen dira erabakitakoa progresiboki, prozesu leun eta gehitzaile baten buruan errealitate bihurtzeko.

Antolakuntzari begira, azken urteotan asko aurreratu dela uste dute UEMAkoek; horren ondorioz, Udalerri Euskaldunen iniziatiba horri gorputza eta izaera juridikoa emango zion Mankomunitatea osatu zen 1992an.

Era berean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak egindako txosten bati esker, bere mezua gero eta gehiago ari da zabaltzen; une honetan 20 udalerri hartzen ditu UEMAk: